Aztertu gure zerbitzu aukera zabala: hezkuntza, prestakuntza, terapeutiko eta aisialdi jarduerak eskaintzen ditugu:
- Banakako saioak:
-
Erabiltzaile bakoitzarentzat berarentzat diseinatutako esku-hartzeak egingo dira, landu nahi diren helburu terapeutiko eta hezkuntzakoetan oinarrituta.
-
Guztiak, pertsona bakoitzaren behar, gustu eta interesetara egokituak.
-
- Taldeko saioak eta jarduerak:
-
Ikastetxeei, elkarteei eta zentro sozio-sanitarioei zuzenduak.
-
Helburu espezifikoak taldearen beharren eta interesen arabera diseinatuak izango dira.
-
Egun bateko jarduerak, astean behinekoak, hilean bitakoak eta abar izan daitezke.
-
- Zaldiekin aisialdiko jarduerak:
-
Jolas-jarduerak, oinez lurrean (zaldiaren gainean jarri gabe) edo zaldiaren gainean.
-
Zaldiekin gozatu eta ikasi nahi duen orori zuzenduak.
-
Helburuak: naturarekiko errespetua sustatzea, jarduera osasungarriak sustatzea eta pantailetatik deskonektatzea.
-
Banakako edo binakako saioak, astean behin edo hamabostean behin.
-
Taldeko saioak asteburuetan.
-
- Kanpamentuak:
-
Naturan murgiltzeko aukera berezia.
-
Ingurune paregabean ongi pasatzea eta ikastea uztartzen ditu.
-
- Prestakuntza-ikastaroak eta tailerrak:
-
Garatu zure trebetasunak eta ezagutzak gure ikastaro eta tailerrekin.
-
Zaldiaren mundua eta hazkunde pertsonalari bideratuak.
-
- Instalazioen alokairua:
-
Ikastaro eta prestakuntzetan gure landetxeaz gozatzeko aukera eskeintzen dugu.
-
Gosari, bazkari eta afariak eskeintzen ditugu.
-
Bisitatu gure landetxea www.perunea.com webgunean
-
Ezagutu zerbitzu berezi hauek nola aberastu dezaketen zure bizitza eta nola lagundu zure ongizate osoa.