Onura orokorrak.Zaldiekin egindako esku-hartzeek eta jarduerek onura ugari ekartzen dituzte maila fisikoan, kognitiboan, emozionalean eta psikologikoan.
-
Enpatia errazten du. Animaliekin elkarreraginean, kanpoko arretaren fokua aldatzen da, komunikazioaren garapena eta talde lana sustatuz.
-
Zaldiek jendea onartzen dute epaitu gabe. Horren ondorioz, konfiantza eta autoestimua hobetzen dira, besteengan konfiantza izateko aukera eta geure burua zaintzeko eta besteak zaintzeko interesa sustatuz.
-
Motibazioa areagotzen dute.
-
Gozatzeko jarduerak dira, sozializazioa eta bestearekiko lotura sustatuz, eta afektibitatea areagotuz.
-
Norberarekiko konfiantza erraztean, nortasuna finkatzen da eta komunikazioa, trebetasunak eta gizarte-harremanak hobetzen dira.
-
Maila kognitiboan, arreta eta kontzentrazioa hobetzen dira.
Onura espezifikoak:
Bereziki dibertsitate funtzionala, premia bereziak, desgaitasuna, portaera nahasmenduak eta gizarte-kalteberatasunean dauden pertsonei zuzendutakoak.
– Desgaitasun fisikoa: esklerosi multiplea, garuneko paralisia, istripu zerebrobaskularrak, gaixotasun neuromuskularrak.
Onura espezifikoak:
-
Muskulu-tonua hobetzen da.
-
Espastikotasuna gutxitzen da.
-
Jarrera kontrola eskuratzea edo hobetzea.
-
Gorputza zuzentzea lortzen du
-
Oreka hobetzen du
-
Erlaxatzen ikasten da.
-
Nahigabeko mugimenduak gutxitzen dira.
-
Mugimenduaren kalitatea hobetzen du.
-
Motibazioa sortzen du
-Disfuntzio kognitiboak eta hainbat nahasmendu:
Desgaitasun intelektuala, espektro autistako nahasmendua (TEA), garapen-nahasmendu orokorra, Down sindromea, nahasmendu genetikoak, arreta-gabeziagatiko nahasmendua, jokabide-nahasmenduak, antsietatea, zentzumen-integrazioko arazoak eta ikasteko zailtasunak.
Onura espezifikoak.
-
Motibazioa areagotzen du
-
Afektibitatea suspertzen du
-
Arreta eta kontzentrazioa hobetzen ditu.
-
Ukimen, ikusmen, entzumen eta usaimen sentsibilitatea estimulatzen du.
-
Ekintzak araupean ikasteko laguntza.
-
Komunikazio elkarreraginak hobetzen ditu.
-
Funtzio betearazleak garatzen ditu.
-
Antsietatea murrizten du.
-
Memoria hobetzen du
-
Autonomia hobetzen du.
-
Erlaxazioa areagotzen du.
-
Aurretiazko jokabidearen garapena errazten du.
-
Espazio eta denbora orientazioa hobetzen du.
-
Portaeraren alterazioak hobetzen ditu
-
Pertsonari eta senideei beren desgaitasuna onartzen laguntzen die.
Ikaskuntza kognitiboa lantzea: keinuen eta ahozko komunikazioa. Hiztegia. Memoria. Sekuentziak ikastea. Saioetan kontzeptuak lantzea (formak, koloreak, zeinuak, etab.). Zaldiarekin lotutako kontzeptuak.
Baztertzeko arriskuan dauden pertsonak: adikzioak eta eskola jazarpenak.
Onura espezifikoak
-
Bulkaden kontrola hobetzen du
-
Autoestimua handitzen du
-
Gizarteratzea errazten du
-
Fobiak, beldurrak eta segurtasunik ezak gainditzen laguntzen du
-
Arauak, segurtasuna eta orekaren garrantzia eskuratzen laguntzen du.
-
Irekiera eta komunikazio-ekimena errazten du.
-
Animaliekiko, lagunekiko eta naturarekiko errespetua aurkitu eta garatzen du.
-
Esperientzia eta bizipen berriak izatea lortzen du.
-
Enpatia eta asertibitatea lantzen du.
Onura horiek guztiak, animaliarekin ezartzen den zuzeneko harremanaren bidez lortzen dira: zaintza, gidatzea, mantentze eta zaldi gaineko lanak barne. Prozesu osoan, profesionalaren jarraipena izango da.