Eskaintzen ditugun aukerak, interesa, jakin-mina edo zaldiekin harremanetan egon, ikasi eta gozatu nahi duen ororentzat daude zabalik, haien adina edo egoera edozein dela ere.
Aldi berean, behar bereziko pertsonei zuzendutako esku hartzeak eskaintzen ditugu. Dibertsitate funtzionala, premia bereziak, desgaitasuna, portaera-nahasmenduak eta gizarte kalteberatasunean dauden pertsonentzat, alegia.
Helburua, erabiltzaileen bizi-kalitatea hainbat arlotan hobetzea da, esate baterako: familian, eskolan, gizartean eta abar.
Onuradun izan daitezkeen pertsonak:
-Desgaitasun fisikoa: esklerosi multiplea, garuneko paralisia, istripu zerebrobaskularrak, gaixotasun neuromuskularrak.
Onura espezifikoak:
-
Muskulu-tonua hobetzen da.
-
Espastikotasuna gutxitzen da.
-
Jarrera-kontrola eskuratzea edo hobetzea.
-
Gorputza zuzentzea lortzen du
-
Oreka hobetzen du
-
Erlaxatzen ikasten da.
-
Nahigabeko mugimenduak gutxitzen dira.
-
Mugimenduaren kalitatea hobetzen du.
-
Motibazioa sortzen du
-Disfuntzio kognitiboak eta hainbat nahasmendu: Desgaitasun intelektuala, espektro autistako nahasmendua (TEA), garapen nahasmendu orokorra, Down sindromea, nahasmendu genetikoak, arreta-gabeziagatiko nahasmendua, jokabide-nahasmenduak, antsietatea, zentzumen-integrazioko arazoak eta ikasteko zailtasunak.
Onura espezifikoak.
-
Motibazioa areagotzen du
-
Afektibitatea suspertzen du
-
Arreta eta kontzentrazioa hobetzen ditu.
-
Ukimen, ikusmen, entzumen eta usaimen sentsibilitatea estimulatzen du.
-
Ekintzak araupean ikasteko laguntza.
-
Komunikazio elkarreraginak hobetzen ditu.
-
Funtzio betearazleak garatzen ditu.
-
Antsietatea murrizten du.
-
Memoria hobetzen du
-
Autonomia hobetzen du.
-
Erlaxazioa areagotzen du.
-
Aurretiazko jokabidearen garapena errazten du.
-
Espazio eta denbora orientazioa hobetzen du.
-
Portaeraren alterazioak hobetzen ditu.
-
Pertsonari eta senideei beren desgaitasuna onartzen laguntzen die.
Ikaskuntza kognitiboa lantzea: keinuen eta ahozko komunikazioa. Hiztegia. Memoria. Sekuentziak ikastea. Saioetan kontzeptuak lantzea (formak, koloreak, zeinuak, etab.). Zaldiarekin lotutako kontzeptuak.
Baztertzeko arriskuan dauden pertsonak: adikzioak eta eskola jazarpenak.
Onura espezifikoak
-
Bulkaden kontrola hobetzen du
-
Autoestimua handitzen du
-
Gizarteratzea errazten du
-
Fobiak, beldurrak eta segurtasunik ezak gainditzen laguntzen du
-
Arauak, segurtasuna eta orekaren garrantzia eskuratzen laguntzen du.
-
Irekiera eta komunikazio-ekimena errazten du.
-
Animaliekiko, lagunekiko eta naturarekiko errespetua aurkitu eta garatzen du.
-
Esperientzia eta bizipen berriak izatea lortzen du..
-
Enpatia eta asertibitatea lantzen du.
Onura horiek guztiak, animaliarekin ezartzen den zuzeneko harremanaren bidez lortzen dira: zaintza, gidatzea, mantentze eta zaldi gaineko lanak barne. Prozesu osoan, profesionalaren jarraipena izango da.