Bittor Salvatierra: Zaldiekin lagundutako esku-hartze terapeutikoetan aditua.
Bittor Salvatierrak, Soziologian lizentziaduna eta Gizarteratzean goi-mailako gradua duena, bere esperientzia sendotu du Zaldiekin Lagundutako Esku-hartze Terapeutikoetan Master batekin, Gironako Unibertsitatean.
Bere prestakuntzan Gestalt psikoterapia humanista ere sartzen da, Iruñeko Ananda Institutuan lortua. Psikoterapiako prestakuntza osatu eta hausnarketa pertsonal sakona egin ondoren, Bittorrek bost urte eman ditu hezkuntza bereziaren arloan eta asko ikasi du berarekin egon den pertsona guztiengandik; irakasleengandik eta, batez ere, ikasleengandik.
Zaldiekiko eta naturarekiko zuen pasioak bultzatuta, Aukera sortu zuen, bisitatzen duten pertsona guztiei esperientzia aberasgarriak eta positiboak ematea helburu duen proiektua, hainbeste estimatzen eta miresten dituen animalia zoragarriekin batera.
“Gustatuko litzaidake izaki aparteko horiek eta bizi garen inguruak niri ematen didaten guztia transmititu eta beste pertsona batzuekin partekatu ahal izatea”
Eginkizuna
Dibertsitate funtzionala, premia bereziak edo/eta baztertzeko arrisku egoeran dauden pertsonen garapen pertsonala eta gizarteratzea sustatzen ditugu. Zaldiekin lagundutako esku-hartzeen bidez, naturan murgildurik, zailtasunak gainditzeko baliabideak eskainiz.
Naturarekin harremanetan dauden jarduerak proposatzen ditugu, giro lasaian, jolas-proposamenak eginez. Norbanakoen gaitasunak eta ahalmenak abiapuntutzat hartuz, pertsonei ongizatea mantentzen edo hobetzen laguntzeko borondatearekin lan eginez. Gure konpromisoa da une pozgarriak, motibatzaileak eta positiboak sortuko dituzten laguntzak eta aukerak ematea.
Ikuspegia
Zaldiekin lagundutako esku-hartzeen esparruan kalitatezko zentro gisa nabarmendu nahi dugu. Gure lana erantzukizunean, konpromezu etikoan eta profesionaltasunean oinarrituta dago.
Konpromezua hartzen dugu gizarte-erakunde publiko zein pribatuekin lankidetzan aritzeko, behar duten kolektiboei laguntza eta aukerak emateko. Gure ikuspegiaren arabera, gure zerbitzua baliabide eskuragarria izango da behar duten pertsona guztientzat eta, horrela, lan egiten dugun komunitatean eragin positiboa eta esanguratsua izango du.
Balioak:
Ekitatea: Gizabanako bakoitza, errespetuz tratatzen dugu, garapenerako eta hobekuntzarako bidezko aukerak eskainiz.
Aukera-berdintasuna: Guztiek hazteko eta parte hartzeko aukera berberak izatea bermatzen dugu.
Duintasuna eta aniztasunarekiko errespetua: Pertsona bakoitzaren berezitasuna baloratzen dugu, elkarrenganako errespetuzko eta aniztasunarekiko ingurunea sustatuz.
Iraunkortasuna: Modu iraunkorrean jarduteko konpromisoa hartzen dugu, gure ekintzek komunitatean eta ingurunean epe luzera izango duten eragina kontuan hartuta.
Ingurumenarekiko kontzientzia: Ingurumena zaintzen eta babesten duten praktikak egiten ditugu.
Animalien errespetua eta zaintza: Gure zaldi-lagunak begirunerik handienarekin tratatzen ditugu, haien ongizatea bermatuz eta gure lanean duten funtsezko eginkizuna errespetatuz.